XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LEEN PEREDIKIA

Behar bada galdeginen du irakurleen batek: Leen peredikia hitz horiek zer dira?.

Ziberotarren Pastural bat edo Charivari-ren bat irakur balu, jakinen zuen hitz horiek Aurreko Hitza adiarazten dutela.

Eta berandu gabe, goazen polizia-nobela hunen egilearekin.

Mariano Izeta Elizalde jaun gaztea 1915 urteko uztailaren 14`garren egunean sortu zen Elizondo-ko Mutilenea-n, eta hiri hortan bizi da erloju-denda baten jabe.

Bere eskolak herrian berean egin zituen, eta Zeruko Argian eta Baionako Herria astekarian irakurgai pollitak argitaratu izan ditu jadaneko.

Aita Zarauz'tarra du gazte gaztedanik Elizondo-n kokatua, eta ama berriz Elizondoarra.